
Lankidetza-proiektua
Nafarroako 4 Tokiko Ekintza Taldeak, lankidetza proiektu hau proposatzen dute, lurraldeen funtzionaltasuna hobetzeko helburuarekin. Hori lortzeko, eskuragarri dauden baliabideen efizientzia optimizatuko da konektibitatearen bidez (digitallizazio, mugikortasuna eta tokiko ekoizpena), herritarrak lurraldeetara errotzea sustatuz eta haietara erakartzeko, erronka demografikoaren aurka borrokatze aldera.
Lurraldeetako konektibitateari heltzen dio, baliabideak optimizatuz, hiru ikuspegitatik:
- KONEKTAGARRITASUN DIGITALA, toki-erakundeek ematen dituzten zerbitzuak digitalizatuz eta herritarren eta enpresen prestakuntza hobetuz, zerbitzu digital horiek eskura ditzatzen eta izapide telematikoak egin ditzaten.
- KONEKTAGARRITASUNA MUGIKORTASUN JASANGARRIAN pertsonen eta lurraldearen konektagarritasuna hobetzeko.
- TOKIKO PRODUKTUAREN ESKAINTZAREN ETA ESKARIAREN ARTEKO KONEKTAGARRITASUNA landa-eremuen ekonomia bultzatzeko.
