HELBURUA
Landa-eremuen digitalizazioa bultzatzea eta gizarte digitalago baterako trantsizioak dakarren eten digitala murriztea.
IRISMENA
Biztanleria:
Pertsonen oinarrizko trebakuntza digitala hobetu, batez ere eten digitalarekiko kalteberen direnenak, gailu mugikorrak eta/edo tabletak erabiltzea sustatuz, bai eguneroko jardueretan, bai administrazioarekiko izapideetan.
ETEak, mikroETEak eta autonomoak:
Horien gaitasun digitala hobetu, lizitazio publikoko prozesuei PLENA plataformaren bidez aurre egiteko. Halaber, digitalizazioak ematen digun hobekuntzarik nabarmenetako batean erakundeak gaitzea proposatzen da: prozesu mekanikoen automatizazioan, giza baliabideen norako hobea bilatuz, prozesu nekagarri eta balio erantsi txikikoetatik askatuz.
Toki-erakundeak:
Toki-erakundeek zerbitzu digitalak abian jartzen izandako esperientziei buruzko ezagutzaren transferentzia toki-erakunde horien artean bultzatu, eta zerbitzu digital horiek bateratzeko baliabideak, proiektuak eta zerbitzuak identifikatu, baita haien udalerrietan ezar ditzaketen zerbitzu digital berriak ere, eta zerbitzuak deszentralizatzea sustatu, toki-erakundeen bidez landa-eremuetara hurbiltzeko.
EKINTZAK
Herritarrei zuzendutako prestakuntza-baliabide digitalen inbentarioa, irekia eta doakoa, oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko eta, ondoren, horiek lurraldeetan zabaltzeko.
- Prestakuntza digitaleko tailerrak tailer desberdinak antolatuko dira bai publiko orokorrarentzat bai tokiko enpresa txikientzat.
- Oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko tailerrak herritarrei zuzendutako eguneroko bizitzarako.
- Lanbide-prestakuntza tailerrak PLENArekin lizitatzeko lokala.
- Entitateentzako prestakuntza tailerrak automatizazio prozesuetan.
Lurraldeko toki entitateen digitalizazio maila identifikatzea
Toki entitateek eskaintzen dituzten zerbitzuen digitalizazio maila ezagutzea eta aztertzea da, ezagutzaren transferentzia eta esperientzia erreplikagarrien trukea sareko lantaldeen bitartez sustatzeko.
Tokiko entitateentzako sareko lan mahaiak non esperientziak partekatu eta zerbitzu publikoen digitalizazio prozesuak sustatzeko, 2 saiotan antolatuta:
- EELLko zerbitzu eta instalazioen digitalizazioa: esperientziak partekatzea.
- Toki entitateetan Cl@ve bulegoak ezartzeari buruzko informazio saioa.