HELBURUA
Lurraldeek mugikortasunaren arloan gaur egun duten egoera identifikatzea, landa-erkidegoei egokitutako proposamenak edo irtenbideak jasotzea, lurralde horietan mugikortasun jasangarria sustatzeko eta bultzatzeko, batez ere toki-erakundeekin eta herritarrekin lan eginez.
Horretarako, tokiko mugikortasun-arazoak aztertuko dira, baita lurraldean mugikortasun jasangarriagoa lortzeko aplika daitezkeen esperientziak eta tresnak ere. Halaber, mugikortasun jasangarriagoa ahalbidetzen duten landa-eremuetako tresnak identifikatuko dira, eta lurralde bakoitzerako txosten operatiboak eginen dira, edozein toki-eragilek gaiari buruz erraz irakurtzeko moduko azterketa egin ahal izateko.
IRISMENA
4 Tokiko Ekintza Taldeen jarduera-eremua:
243 udalerri
EKINTZAK
Mugikortasunaren arloan dauden plangintzak berrikusi:
- Lurralde-zehaztapena, txosten baten bidez.
- Lurraldean abian jarritako tresnak identifikatu.
Mugikortasun jasangarria hobetzeko konponbideak aztertu.
Horiez gain, esperientziak trukatzeko jardunaldi bat eginen da, arrakasta izan duten kasuen berri emateko.
Toki-erakundeei laguntza eman mugikortasun jasangarria digitalizatzeko tresnak ezagutzen eta abian jartzen.