
HELBURUA
Tokiko produktuari balioa eman eta haren lehiakortasuna bultzatu nahi da:
Tokiko produktuen eragileen arteko zuzeneko harremana sustatuz.
Hurbileko ekoizpen-, eraldaketa-, banaketa- eta merkaturatze-kateko eragileen artean sareak sortzea erraztuz.
Enpresa ekoizle txikiei trebetasun berriak emanez, lehiakorragoak izan daitezen.
Aldi berean, tokiko ekoizpenaren eta eskariaren inbentarioa eginen da, eta irtenbideak proposatuko dira, fisikoak zein birtualak, eskaintza eta eskaria konektatzeko.
IRISMENA
4 Tokiko Ekintza Taldeen jarduera-eremua:
243 udalerri
EKINTZAK
Tokiko produktua hainbat formatutan zabaltzeko jardunaldiak,
ekoizleak eta artisauak, sinergiak sortzeko kontsumitzaileak, kontsumo taldeak, eragile ekoizleak eta banaketa- eta merkaturatze-taldeak:
- Azokak
- Topaketa profesionalak
- Mahai-inguruak tokiko produktu-kateko profesionalekin
Ekoizleen artean beren produktua saltzeko beharrezkoak diren trebetasun sozial eta teknologiko berriak garatzeko aholkularitza-saioak..
Trebetasun teknologikoetan trebatzeko saioak tokiko produktuetako profesionalentzat: “Nola eraman enpresa leku guztietara: Suite Google”, “Online salmentarekiko bestelako aukerak” edo “Aurkezpen eraginkorrak”.
Gizarte-trebetasunetan trebatzeko saioak: “Nork bere burua eta produktua saltzen ikasi. Bezeroari arreta ematea”, “Tokiko produktua dibertsifikatu eta hibridatu” eta “Publizitate-baliabide errazak: publizitatea online eta offline bidez”.
Eskaera lantzea:
“Konponbideen azterketa eta planteamendua”, tokiko ekoizpenaren inbentarioa, tokiko ekoizpenaren inbentarioa, salmenta-egituren eredu berrien azterketa eta tokiko nekazaritzako elikagaien produktua bildu, banatu eta saltzeko logistika eta tokiko produktuen eskaintza eta eskaera profesionalen arteko interakzioa ahalbidetzen duen web ataria.